Udalatxerako mendi martxa antolatu du AHT Gelditu!-k

Anboto 2011ko eka. 3a, 08:16
Zapatuan, 10:00etan, irtengo dute Elorrioko plazatik. Martxoan hasi ziren zulaketa lanak Iguria auzoan. Makina bat pistak egiten Atxondon

Zapatuan, 10:00etan, irtengo dute Elorrioko plazatik. Martxoan hasi ziren zulaketa lanak Iguria auzoan.

Gu ere gelditzera goaz, Udalatx bizirik! lemapean mendi martxa antolatu du AHT Gelditu elkarlanak zapatu goizerako. Elorrioko plazan, goizeko 10:00etan, ipini dute hitzordua Udalatxera igotzeko. Mendi martxa amaitzean, Igurian luntxa egingo dute.

Mendi martxan Udalatx inguruko lanak ikusi ahalko dira. Udalatx azpiko tunela 2009an hasi ziren hegoaldetik egiten, eta martxoan Iguria inguruan hasi dituzte lanak, Santa Luziatik tunela zulatuz. Auzokideek obren eraginak salatu izan dituzte. Horrez gainera, hile honetan ADIFek Elorrio-Atxondo ibilbideko lanak lehiaketa publikoan ipini ditu.

Manifestazioa Arrasaten
Hilaren 11rako manifestazio nazionala deitu du AHT Gelditu! elkarlanak. Arrasaten izango da, 18:00etatik aurrera, Tren bat gelditzeko argudioak ditugu, AHT gelditzera goaz! lemapean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!