Kiroldegiko teilatua aldatuko dute udazkenean

Anboto 2011ko mai. 29a, 09:38

Obrek ez lukete kiroldegiko martxan eragingo eta 240.000 euro inguruko gastua izango dute

Obrek ez lukete kiroldegiko martxan eragingo eta 240.000 euro inguruko gastua izango dute.

Haizeteek eta txingor egunek behin baino gehiagotan arazoak eragin dituzte Elorrioko kiroldegiko teilatuan. Aurten teilatua berriztea onartu dute udal aurrekontuetan, eta lanen proiektua idazteko lana Estudio K enpresari esleitu dio udalak hile honetan, 10.761 euroko aurrekontuagaz.

Niko Moreno alkateak azaldu duenez, teilatua udazkenean aldatzea aurreikusi dute, eta 240.000 euro inguruko kostua izango du obrak. Teilatuko lanek kiroldegiko martxari ez diotela eragingo nabarmendu du.

Ondare Ibilbidea argiztatzea
Ondare Ibilbideko monumentuak argiztapen bereziagaz nabarmentzeko egitasmoa ere aurrekontuetako asmoetako bat da. Argiztapena zelan ipini pentsatzeko lan teknikoa esleitu dute, eta gero proiektua exekutatzeko diru- laguntzak eskatu dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!