Kainabera GKEak antolatutako hitzaldi zikloaren azken berbaldia eskainiko dute, gaur, maiatzak 26, Iturri kultur etxean.
EHUko irakaslea eta HEGOA elkarteko kidea ere baden Victor Pozas gonbidatu dute horretarako. Zer gertatzen dabil herri arabiarretan? berbaldia eskainiko du bera, 19:30etan.
Herri horietan borborka dagoen gizarte mugimendua hobeto ulertzen saiatuko dira nazioartean aditua den Victor Pozasekin, antolatzaileek jakine ragin dutenez.
Horrez gainera, gogoratu dute Sos Arrazakeriaren Emakumea, etorkina, bizilaguna erakusketa ikusi daitekeela egunotan Iturriko erakusketa gelan. Barikura arte mantenduko dute erakusketa.