Ferixa Nausikoetarako kartel lehiaketa martxan da

Anboto 2011ko mai. 28a, 08:40

Ekainaren 10a ipini dute muga Ferixa Nausikoetarako kartel lehiaketara lanak aurkezteko.

Ekainaren 10a ipini dute muga Ferixa Nausikoetarako kartel lehiaketara lanak aurkezteko.

Irailaren 2tik 11ra izango dira aurten jaiak, eta, iazko legez, kartela aukeratzeko erakusketa ipiniko dute lehenengo. Ekainaren 20tik 30era Iturri kultur etxean egongo dira kartelak, herritarrek euren botoa emateko. Gero epaimahai tekniko batek erabakiko du zein izango den kartel irabazlea.
Lehiaketako saria 500 eurokoa da. Lehiaketako oinarrien eta jakingarrien berri kultur etxean eskuratu daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!