Etorkinenganako jarrera hizpide, Iturri kultur etxean

Anboto 2011ko mai. 19a, 11:45

\'Zelan ikusten ditugu etorkinak?\' berbaldia eskainiko du, gaur, Xabier Aierdi soziologoak. Iturri kultur etxean jardungo du EHUn irakaslea eta Ikuspegi Inmigraziuoaren Behatokiko kideak, 19:30ean

\'Zelan ikusten ditugu etorkinak?\' berbaldia eskainiko du, gaur, Xabier Aierdi soziologoak. Iturri kultur etxean jardungo du EHUn irakaslea eta Ikuspegi Inmigraziuoaren Behatokiko kideak, 19:30ean.

Kainabera gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako hitzaldi zikloaren baitan etorkinenganako ditugun jarrerei, aurreritziei eta elkarbizitzari buruzko galderei erantzuten saiatuko dira.

Horrez gainera, maiatzaren 27ra bitartean, SOS Arrazakeriaren eskutik antolatutako Emakumea, etorkina, bizilaguna erakusketa ikusteko aukera egongo da. Iturri kultur etxeko erakusketa gelan jarri dute.

Kainaberak antolatutako hitzaldi zikloaren azken hitzordua maiatzaren 26an izango da: Victor Pozasek herrialde arabiarretan gertatzen diharduena hartuko du hizpide.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!