Joan den asteburuan Suitzan izan dira Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeko kideak, Frutigen hirian egindako homologazio probetan
Joan den asteburuan Suitzan izan dira Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeko kideak, Frutigen hirian egindako homologazio probetan.
Txakurren trebakuntza maila neurtzeko probetako bat izan da Suitzakoa, eta Elorrioko talde bik lortu dute punturik gehien batzea. Salbamentu lanetan ibiltzeko kalitatezko ziurtagiria lortzeaz gainera, Munduko Txapelketarako sailkatu dira Lorea Garitonaindia eta Karlos Garitonaindiaren taldeak.
Karlos Garitaonandiak nabarmendu duenez, \"txapelketara sailkatzea egindako lanaren aitortza da, baina garrantzitsuena erreskate lanetan ibiltzeko txakurren trebetasunaren kalitatea da\". Laguntza txakurren taldeak 28 urte daramatza lanean, eta Garitaonandiak azaldu duenez, \"txapelketa eta proben emaitzen atzean giza talde garrantzitsu bat eta ordu askoko lana daude\".
Nazioarteko taldeekin hartu-emanak dauzka Elorrion dagoen taldeak. Apirilean, esaterako, Canadako taldeen elkartearen bisita jaso zuten. A.Ugalde.