'Mugimendu tailerra' hasiko da datorren astean Iturrin

Anboto 2011ko mai. 7a, 08:14

Emakume Eskolaren baitan Mugimendu tailerra hasiko dute hilaren 13an

Emakume Eskolaren baitan Mugimendu tailerra hasiko dute hilaren 13an. Gorputzaren mugimenduaren gaineko hausnarketa egingo dute ikastaroan. Tailerra emango duen Artaziak erte hezkuntza ekimeneko kideek diotenez, \"maiz entzuten ditugun aginduak gure gorputzaren parte bihurtzen dira, gure mugimendua etengabe baldintzatuz\". Ikastaroa teorikoa eta praktikoa da: \"Jolas fisikoak eginez eta dantza perfomance bideoak ikusiz gure mugimenduak aztertuko ditugu, eta mugitzeko bide berriak topatuko ditugu\". Ikastaroaren lehenengo eguna hilaren 13a izango da, 18:00etatik 20:00etara . 14an eta hurrengo zapatuan egingo dira beste bi klaseak, 10:00etatik 14:00etara. Udaleko erregistroan eman behar da izena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!