Montorrosten 50 etxebizitza eraikiko dituzte, horietatik 12 tasatuak
Montorrosten 50 etxebizitza eraikiko dituzte, horietatik 12 tasatuak.
Montorroste inguruan etxebizitza berriak eraikiko dituen Montorroste SL enpresagaz hitzarmena sinatu du udalak, eta enpresa hori arduratuko da Kurutzondoko biribilgunea eta Montorroste lotzeko errepidea egiteaz. Horren truke, udalak lur zati bat utziko dio enpresari, eta Montorrosten hamabi etxebizitza gehiago eraikiko ditu.
Enpresa horregaz hitzarmena zeukan udalak lehen ere: Arriola alboko jauregiko lorategia eman zuen Montorroste SL-k publikora zabaltzeko, eta udalak, horren trukean, Montorrosteko lursail bat utzi zion etxebizitzak eraikitzeko. Hasierako proiektuan 38 etxebizitza zeuden, eta hitzarmen berriagaz, beraz, 50 etxebizitza izango dira. Niko Moreno alkateak azaldu duenez, etxebizitza horietatik hamabi tasatuak izango dira.
Azken udalbatzan onartu zuten hitzarmena, EHAk kontra bozkatuta. Hirgintza plan berrian sartutako aldaketetako bat da.
\'Lehiatilla bakarra\'
Azken udalbatzarrean onartu eta gero, EAEko administrazioetara aurkeztu beharreko dokumentuak udaletxeko erregistroan aurkeztu ahalko dira oraindik aurrera.