Hilean Behin ekimenaren barruan, Sandrine Bonnaire aktore frantziarrak zuzenduriko dokumentala da maiatzaren 12an, 19:30ean hasita, Elorrioko Iturri kultur etxean emango dutena
Hilean Behin ekimenaren barruan, Sandrine Bonnaire aktore frantziarrak zuzenduriko dokumentala da maiatzaren 12an, 19:30ean hasita, Elorrioko Iturri kultur etxean emango dutena.
Sabine du izena dokumentala, bere ahizpa autistari buruz Bonnaire aktoreak zuzenduriko lana da. Aktore ezagunak, ahizpari zuzenduriko omenaldia izan dadin burutu zuen Elorrion emango duten lana.
Bere ahizpari buruz 25 urtean batutako artxiboagaz osatu du Sabine Bonnairek dokumentala. \"Arterako dohain berezia zeukan neska sentiberaren\" egoerak psikiatrikoan igarotako bost urteetan zelan txarrera egin zuen erakusten du lanak.