Ia 300 pertsona gerturatu ziren hilaren 19an Bilduk Arriolan egin zuen aurkezpenera
Ia 300 pertsona gerturatu ziren hilaren 19an Bilduk Arriolan egin zuen aurkezpenera.
Udal hauteskundeetara aurkeztuko diren 14 hautetsiek parte hartu zuten ekitaldian; Idoia Buruaga izango da alkategaia. Buruagak aurkezpenean Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta independienteek osotutako taldearen garrantzia nabarmendu zuen.
Programa osotzeko hainbat alorretako gabeziak, beharrak eta aukerak aztertu dituztela azaldu du: \"Badakigu zer dagoen eginda eta zer egiteko, eta lan egiteko prest dauden emakume eta gizon gaituak ditugu\".
[img]http://www.anboto.org/images/9200/9268/1.jpg[/img]