Mahai-ingurua, maiatzaren 5ean, herriko etorkinekin

Anboto 2011ko mai. 1a, 09:21

Kainaberak antolatutako hitzaldi zikloa hasiko da

Kainaberak antolatutako hitzaldi zikloa hasiko da. Emigrazioa zelan bizi duten kontatuko dute Elorrioko hainbat etorkinek datorren eguenean egingo duten mahai-inguruan. Kainabera GKEak gidatuko du hilaren 5eko hitzordua, maiatzerako antolatutako hitzaldi zikloaren barruan. Iturri kultur etxean egingo dituzte zikloko berbaldi guztiak; hiru eguenetan, arratsaldeko 19:30ean. Maiatzaren 19an inmigrazioaren eta aurreiritzien gaia landuko dute, Xabier Aierdi soziologoagaz. Zelan ikusten ditugu etorkinak? izenburupean emango du berbaldia Ikuspegi Inmigrazioaren Behatokiko kideak. Hilaren azkeneko bi asteetan SOS Arrazakeriaren erakusketa egongo da ikusgai, gainera, Iturrin: emakume etorkinen gainekoa. Zikloa amaitzeko, herrialde arabiarretan hileotan egon diren aldaketetan sakonduko dute, hilaren 26an, Victor Pozas EHUko irakasleagaz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!