Traña-Matienako Sanprudentzioekin bat ez egiteko, aurreratu egin dituzte jaiak aurten
Traña-Matienako San Prudentzioekin bat ez egiteko, aurreratu egin dituzte jaiak aurten
Aste Santua eta gero barik, aurreko asteburuan ospatuko dituzte aurten Errekakaleko jaiak. Berrikuntza bategaz datoz aurten Errekakaleko jaiak, gainera: Xiberoko Boza irratiak eta udalak elkarlanean Zazpiak Bat Eguna antolatu dute biharko. Kirol eta jai giroa ziurtatzeko egitaraua prest dago.
11:30ean Mendikota (Zuberoa) eta Elorrioko taldeek errugbi partidua jokatuko dute, eta 12:30ean Mauleko pilotariek Elorriokoen kontra edukiko dituzte partidak plazako frontoian. Herri-bazkaria egingo dute 14:30 aldera. Arratsaldean, pilotako Joko Garbi erakustaldia eskainiko dute, eta seiak aldera trikipoteoa edukiko dute kantu herrikoiekin.
Kontzertuak
Apirilaren 15ean hasiko dute Bizixo kaleko jai egitaraua. 23:00etan hasita, lau taldek eskainiko dute kontzertua: Sermonds, Sugoi, Pixontxis eta Murder Pink. Bihar iluntzean erromeria egongo da Tximeletagaz, eta Gaztetxean Xarmak eta Cobrak emango dute kontzertua; Ateneoa ere zabalik egongo da, DJ Makalagaz.