Herriko andren historia batzen duen liburua aurkeztuko dute

Anboto 2011ko api. 16a, 10:03

Elorrioko historia emakumeen ahotik: atzoko hitzak josten liburua gaur, apirilaren 16an, 12:00etan aurkeztuko dute udaletxeko pleno aretoan

Elorrioko historia emakumeen ahotik: atzoko hitzak josten liburua gaur, apirilaren 16an, 12:00etan aurkeztuko dute udaletxeko pleno aretoan. Liburua Amaia Nicholson Gorostiaga eta Leire Goitisolo Zumaran antropologoek azkeneko hileotan egindako ikerketaren emaitza da. \"Emakumeek gizarteari egindako ekarpena ezagutzeko\" helburuagaz udalak beka atera zuen herriko emakumeen historia aztertzeko. Besteak beste, emakume elorriarren testigantzak batu dituzte antropologoek liburuan, eta baita eztabaida-taldeetan jasotako iritzi eta ondorioak ere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!