Izena edo abizena euskarazko grafiaz jartzeko aukera

Anboto 2011ko api. 7a, 12:30

Norberaren izena edo abizena euskarazko grafiaz jartzeko gonbita egin dute

Norberaren izena edo abizena euskarazko grafiaz jartzeko gonbita egin dute. \'Apelliduak abizendu\' izenburupean egin dute deia eta horretarako eman beharreko pausoak azaldu dituzte. Erregistro zibil edo epaitegira joan eta izena edo abizena euskarazko grafiaz ipini gura dela adierazi behar da, eta bertan emandako eskaera orria bete. Honakoagiriak eroan beharko dira, argitu dutenez: nortasun agiriaren fotokopia eta errolda ziurtagiria (adingabea izanez gero, gurasoena ere eroan beharko da), hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria -jaioterriko epaitegian egin dezakete edo www.justizia.net -en eskatu- eta familia liburuaren fotokopia (ezkonduta egonez gero). Argibide gehiago gura izanez gero Euskara Zerbitzura jo daiteke: 94 604 56 45 / euskara@euskara.org
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!