Uztailean eta abuztuan ume saharaui bat hartu gura duen familiak apirilaren 20ra arte dauka izena emateko aukera
Uztailean eta abuztuan ume saharaui bat hartu gura duen familiak apirilaren 20ra arte dauka izena emateko aukera.
2009an martxoan Elorrioko Udalak Saharako Ausserd Wilayako Mijek dairarekin adiskidetasun-hitzarmena sinatu zuen. Hitzarmen horretako ardatzetako bat herri saharauiari laguntza eta sostengua helaraztea zen. Horren baitan, udan haurrak hartzeko kanpainari ekin zioten. Lehenengo urtean zortzi ume etorri ziren herrira, eta iaz hamaika.
Izena emateko orriak banatu dituzte herrian, eta informazio gehiago gura izanez gero, udaletxera deitu daiteke: 94 658 27 12