Emakume Eskola emozioak landuz hasiko dute

Anboto 2011ko api. 1a, 08:59

Aurten Emakume Eskolarako hiru ikastaro antolatu ditu udaleko Berdintasun Sailak. Lehenengoa bihar hasiko da, eta ekainaren 6ra arteko zapatuetan emango dute, adimen emozionalaren inguruan

Aurten Emakume Eskolarako hiru ikastaro antolatu ditu udaleko Berdintasun Sailak. Lehenengoa bihar hasiko da, eta ekainaren 6ra arteko zapatuetan emango dute, adimen emozionalaren inguruan. Emozioak landuta \"harreman orekatuagoak eta osasuntsuagoak\" lortzea izango da helburua. Maiatzerako izango dira beste bi ikastaroak. Mugimendu tailerra antolatu dute; mugimenduak aztertu eta mugitzeko modu berriak topatzeko. Teknologia berriak eta feminismoa landuko du beste ikastaroak. Informazio guztia Berdintasun Sailean dago eskuragai.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!