Herriko nagusiei egindako elkarrizketak aurkeztu dituzte

Anboto 2011ko mar. 31a, 11:49

Elorrioko euskara aztertzen dabilen Badihardugu euskara elkartea herriko euskara mantendu duten herritarrak elkarrizketatzen ibili da azken hileotan

Elorrioko euskara aztertzen dabilen Badihardugu euskara elkartea herriko euskara mantendu duten herritarrak elkarrizketatzen ibili da azken hileotan. 35 pertsona elkarrizketatu dituzte elkarteko kideek, eta eguaztenean testigantza horien aurkezpena egin dute. Maiatza aldera herriko euskararen gainean egindako ikerketa aurkeztuko du Badiharduguk, eta horretarako orain egindako grabaketak eta lehenago eginda zeudenak erabiliko dituzte. Herriko hizkeraren isla diren testigantza horiek Badiharduguk kudeatzen duen ahotsak.com atarian egongo dira laster ikusgai. Euskal Herriko hizkerak batzen dira web gune horretan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!