Udal arduradunek ez dakite zelan apurtu dituzten, eta \'berriro jartzea ea posible ote den\' aztertuko dute.
Udal arduradunek ez dakite zelan apurtu diren, eta \"berriro jartzea ea posible ote den\" aztertuko dute.
Egueneko osoko bilkuran EAJko Ana Otaduik duela gutxi gurutzeak apurtuta agertu direla eta alkateari horren inguruko informazioa eskatu zion. Ondarea zaintzeko premia nabarmendu zuen Otaduik, eta bandalismo ekintza salatu zuen: \"baten bat gurutzeak apurtu arte bertatik eskegita egon dela ematen du\".
Niko Moreno Elorrioko alkateak, bere aldetik, \"oraindik ekintza ikertu ez\" dutela eta gaia landuko dutela azaldu du: \"Gurutzeak berriro ipintzea posible ote den ikusiko dugu\".