Euri urak eta ur fekalak bereizteko beharrak hasi dituzte Urkizuaranen

Anboto 2011ko mar. 14a, 10:41

Pasa den astean hasi zituzten lanak eta hiru hileko epea edukiko dute beharrak amaitzeko.

Pasa den astean hasi zituzten lanak eta hiru hileko epea edukiko dute beharrak amaitzeko. Bi urak sare beretik joan izan direnez, arazoak izan dituzte Urkizuaran kalean inoiz hoditeria trabatuta geratu delako. Niko Moreno alkateak azaldu duenez, \"euria egiten duenean ura irten egiten da, eta bi sareetako ura da kalera irtetzen dena\". Errepide zati hori hainbatetan altxatu dutela gogoratu du Morenok. Oraingoan asfaltatu eta gero berriro altxatu behar ez izatea espero du alkateak. Beharrak amaituta, zebra-bide bat egiteko asmoa dauka udalak Besaide lantegiaren aurrean. Hiru hileko epea izango dute beharrak egiteko, eta Lasuen enpresak egingo ditu. 85.000 euroko aurrekontua dute beharrok.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!