Pasa den abenduan 20 gazte inguruk egindako bidaiaren kronika dago ikusgai Iturri kultur etxean.
Elorrioko institutuko eta Txintxirri ikastolako ikasleek
Saharara egindako bidaiaren argazkiak ikusgai daude egunotan Iturri kultur etxean. Hilaren 11ra arte egongo da erakusketa zabalik, eta Saharan ikusi eta ikasitakoaren berri ematen du erakusketak.