Portalekuan Txarriboda egingo dute asteburuan

Anboto 2011ko mar. 3a, 08:00

Zapatu gauerako bertso-afaria antolatu dute Unai Iturriaga eta Igor Elortzagaz.

Zapatu gauerako bertso-afaria antolatu dute Unai Iturriaga eta Igor Elortzagaz. Azken urteotan antolatutako moduan, aurten ere txarriboda egingo dute Portalekuan. Zapatu eta domeka honetan ipini dute hitzordua, baina astean zehar dagoeneko lanean hasi dira. Izan ere, atzo hilko zuten txerria, eta gaur odolosteak egingo dituzte. Zapatu goizean txorizoak egiteko elkartuko dira 09:00etan. Gauerako eta hurrengo egunean jateko jakiak prestatuko dituzte bada. Zapatuan iluntzeko 20:00etan bertso-poteoa hasiko dute tabernetatik Unai Iturriaga eta Igor Elortzagaz, eta 21:30etan afaria hasiko dute Alkartun. Afarirako txartelak Portalekuan bertan daude salgai, 15 euroan. Poteora eta afarira mozorrotuta joateko deia egin dute. Domeka eguerdi aldera zapatuan egindako odolosteak dastatzeko aukera egongo da tabernan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!