Azken aldian gazte batzuen bilgune izan da, eta kalteak sortu izan dira bertan. Arduradunek kexa agertu zuten.
Azken aldian gazte batzuen bilgune izan da, eta kalteak sortu izan dira bertan. Arduradunek kexa agertu zuten.
Udalak azaroan hartu zuen basilikaren atzealdea ixteko erabakia, eta asteon hesitu dute, argazkian ikusi daitekeenez. Meza bitartean zaratak, pintadak eta antzeko arazoen gainean kexatu ziren basilikako arduradunak, eta udalak kasu egin zien. Niko Moreno alkateak bere sasoian azaldutakoa gogora ekarriz, \"atzealdeko atea erretzen\" ere saiatu ei dira birritan.
Basilikak ordaindu ditu hesitzeko lanak.