24 orduko egitaraua, 23 urte bete eta ospatzeko

Anboto 2011ko ots. 19a, 10:00

Goizean hasi eta goizaldera arteko egitaraua prestatu du Elorrioko Gaztetxeak bere 23. urteurrena ospatzeko. Zea Maysek joko du, besteak beste, gaueko kontzertuan.

Goizean hasi eta goizaldera arteko egitaraua prestatu du Elorrioko Gaztetxeak bere 23. urteurrena ospatzeko. Eskalada txapelketagaz hasiko dute gaurko eguna, 11:00etan rokodromoan. Eguerdi aldera, 13:00etan, hasiera ekitaldia egingo dute, Antton&Liherrekin, txupinazoa botata eta luntxa eta sagardoagaz. Ondoren, poteoa egingo dute Elektrotxarangagaz, eta bazkal aurretik, urtero legez, San Josen omenaldia egingo dute, 14:30 aldera.

Bazkaria eta kontzertuak

Hirurak aldera bazkaltzeko elkartuko dira herri-ikastetxean ipini berri duten erabilera anitzeko eraikinean, hainbat sorpresagaz. Bazkalostean urteroko familia argazkia egingo dute Gaztetxean. Iluntzean kontzertuak hasiko dira Gaztetxean. 20:30ean, lehen taldea Split 77 izango da, eta ondoren, Zea Mays, Sermond´s eta Edanen emanaldiak goizaldera arte iraungo dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!