Iazko aurrekontuetan aurreikusitako moduan, Elorrioko Udalak berdintasun teknikari jarduteko lanpostu finkoa sortu du.
Iazko aurrekontuetan aurreikusitako moduan, Elorrioko Udalak berdintasun teknikari jarduteko lanpostu finkoa sortu du. Lanpostuaren oinarriak onartu dituzte asteon, eta laster lehiaketa bidez beteko dute postua.
Lanpostua finko bihurtu ala ez, hainbat eztabaida izan da Elorrioko Udalean. EAJk postu finkoa sortzeko beste lan karga ez dagoela esan izan du, eta PSE-EEko zinegotziak ere ez du argi ikusi. Niko Moreno alkateak azaldu duenez, zerbitzua egonkortzearen alde daude gobernu taldeko kideak, eta Berdintasun Sailean egiten den beharra gogoratu du: \"Sailak bideratzen dituen ekintza ugariez gainera, berdintasun gaietan aholkularitza zerbitzua eskaintzen du\".