Alor askotako eragileak ere batu ziren Elorrioko Ezker Abertzalea, Elorrioko Aralarrek eta Elorrioko EAk sustatutako ekimenean.
Alor askotako eragileak ere batu ziren Elorrioko Ezker Abertzalea, Elorrioko Aralarrek eta Elorrioko EAk sustatutako ekimenean.
Urtarrilaren 20an atera zuten argazkia Elorrion. 300 elorriarretik gora eta alor askotariko eragileak batu ziren Gernikako Akordioa legez ezagutzen den \'Bake bidean aterabide demokratikoaren akordioa\' dokumentoari atxikimendua eskaini asmoz: \"Gatazka konpontzeko aukera ikusten dugu eta horretarako beharrezkoa eta inportantea da guztien inplikazioa, guztien ekarpen txikia\", adierazi dute ekimenaren sustatzaileek.
Elorrioko Ezker Abertzalea, Aralar eta EA ibili dira ekimena sustatzen eta elkarlana ere azpimarratu dute: \"Positiboa da alderdi bakoitzak izan ditzakeen diferentziak alboratu eta elkarlanean horrelako ekitaldi bat prestatzea\".
Hauek dira Gernikako Akordioagaz bat egin duten Elorrioko eragile eta elkarteak:
- Elorrioko Aralar
- Elorrioko EA
- Elorrioko Ezker Abertzalea
- Amnistiaren aldeko mugimendua
- Etxerat
- LAB
- Gazte Independentistak
- Elorrioko Gaztetxea
- Elorrioko euskaltegiko irakasleak
- Elorrioko merkatarien Elkartea (EME)
- Intxorta Asti Taldeko Begiraleak
- Besaide dantza taldeko begiraleak
- Portalekua-Beldarrain Arrano elkartea
- Futbito taldea
- Elorrioko senior rugbi taldea
- Larrano parapente taldea
- Erdella mendizale elkarteko zuzendaritza taldea