Sutea izan zen zapatuan Mendrakan

Anboto 2011ko ots. 7a, 12:29

Mendraka txakolina ekoizten duten baserrian jazo zen. Ez zen kalte pertsonalik egon. Teilatua eta bizitokia daude kaltetuta; bodega salbatu da.

Mendraka txakolina ekoizten duten baserrian jazo zen. Ez zen kalte pertsonalik egon. Teilatua eta bizitokia daude kaltetuta; bodega salbatu da. Sute handia izan zen zapatu iluntzean Mendraka auzoan. Hain justu ere, izen bereko txakolina ekoizten duten baserrian gertatu zen ezbeharra, eta suhiltzaileek 20 ordutik gora eman zituzten suak guztiz amatatu arteko lanean. Sugarrek teilatua eta goiko solairua harrapatu zituzten, baserriko bizilekua hain zuzen. Jabeek azaldu digutenez, baserria hiru zatitan eraiki zen 1876an. Goian lo-lekua eta sukaldea egin zituzten, eta behean korta. Azken honetan egokitu zuten bodega, eta eraikinaren berezitasunak salbatu du ekoizpena. \"Gutxienez ez da kalte pertsonalik izan, eta hori da inportantea\", esan digute. Gainera, Mendraka txakolinaren zaleek aurten ere dastatu ahal izango dutela aurreratu dute. [img]http://www.anboto.org/images/8800/8819/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!