Argiñetako etorkizunaz hausnartzen jarraituko dute gaur

Anboto 2011ko urt. 26a, 09:48

Joan zen eguazteneko saioaren ondoren, gaur bigarren batzar irekia egingo dute Iturrin.

Joan zen eguazteneko saioaren ondoren, gaur bigarren batzar irekia egingo dute Iturrin. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da saioa Iturri Kultur Etxean. \"Zer egin behar da Argiñetan, leku horrek duen balioa behar bezala erakusteko?\", horixe da antolatzaileek mahai gainean ipini dutena. Udalak, Argiñetan martxan ipiniko dena \"guztiok adostuta izatea oso garrantzitsua delako\", herritar guztiak animatu ditu batzarrean parte hartzera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!