Otsaileko lau eguaztenetan, gurasoei zuzenduta, teknologia berriak haur eta gazteengan duten eraginari buruz gehiago jakiteko aukera dago Elorrion. Barikura arte dago izena emateko epea.
Otsaileko lau eguaztenetan, gurasoei zuzenduta, teknologia berriak haur eta gazteengan duten eraginari buruz gehiago jakiteko aukera dago Elorrion. Barikura arte dago izena emateko epea.
Aurten hirugarren bider, udaletxeko Hezkuntza Sailak Gurasoen Eskola antolatuko du. Orain urte bi herrian inkesta bat egin zuten gurasoek seme-alaben gainean zituzten kezkak jakiteko. Batutako iritzietako batzuk teknologia berriek seme-alabengan zuten eragina aipatzen zuten. Beraz, aurten gai hori izango da Guraso Eskolako ardatza.
Otsailaren 2, 9, 16 eta 23an izango dira klaseak Iturri kultur etxean. Hiru hitzaldi eta klase praktiko batek osatuko dute ikastaroa. Klase praktikoa KZGunean jasoko dute, interneten ibiltzeko aukera eskainiz.
Urtarrilaren 28ra artekoa da (14:00etara arte) izena emateko epea udaletxean. Gutxienez 10 laguneko taldea sortu behar da ikastaroa sortzeko. Klaseak eusakaraz izango dira, baina gazteleraz ere antolatuko lukete, gutxienez 10 laguneko beste talde batek interesa erakutsiz gero. Izen ematea 5 euro da eta gura duenari haurtzaindegi zerbitzua eskaniko diote kultur etxean bertan.