Elorrixa Ekologi Taldeak eratu du ekimena. Gero Jesus Uzkudun CCOO sindikatuko ordezkariak egingo du berba.
Elorrixa Ekologi Taldeak eratu du ekimena. Gero Jesus Uzkudun CCOO sindikatuko ordezkariak egingo du berba.
70 minutuko iraupena duen dokumentala da, Juanmi Gutierrez zuzendariarena eta Donostiako azken Zinemaldirako hautatua izan zena.
Dokumentalak amiantoaren biktima izan direnen salaketa pedagogikoa jasotzen du, euren borroka eta helburuak zein aurkitutako trabak azalduz. Adituen, sindikalisten, erakundeetako ordezkarien eta enpresarien iritziak biltzen ditu.
2010ean sortu zen dokumentala egiteko egitasmoa, zuzendariak eta anaiak duela hamarkada batzuk gertatutako amaren heriotza ez zela berez gertatu jakin zutenean; amiantoaren ondoriozko mesotelioma batek eragina izan zen.
Gaur egun desagertua dagoen Errenteriko PAISA enpresak, orain Musikaren Plaza dagoen tokian zegoenak, barnetik xurgatzen zuen hautsa haizagailutik botatzen zuen, hain zuzen, Juanmi Gutierrez eta bere ama bizi ziren balkoietarantz. Beraz, salaketak ez dio bakarrik lan-arazoari heltzen, baizik eta baita amiantoak ingurumenean duen eraginari ere, eta arriskua asiar hego-ekialdera zabaltzen dela azaltzen du.
Emanaldiaren ondoren, Jesus Uzkudun izango da bertan. Bera CCOO sindikatuaren Lan Osasuneko arduraduna da, eta fundizioetako langileen artean gero eta ugariagoak diren gaixotasunen biktimek errekonozimendu eske daramaten borrokaren protagonista bera.