Elorrioko 31 enpresa eta ostalarik idatzi bat sartu dute Udaletxean eta Durangoko Ertzaintzaren komisaldegian azken aldian herrian emandako lapurreten aurrean neurriak hartzeko eskatuz.
Elorrioko 31 enpresa eta ostalarik idatzi bat sartu dute Udaletxean eta Durangoko Ertzaintzaren komisaldegian azken aldian herrian emandako lapurreten aurrean neurriak hartzeko eskatuz.
Idatzian jasotzen denez 64 lapurreta eman dira enpresa, komertzio, ibilgailu eta etxebizitza partikularretan.
\"Segurtasunik eza\" sentitzen dutela argudiatuta hainbat motatako neurriak proposatzen dituzte: herrigunetik zein industrigunetik ibiliko den Udaltzaingoaren patruila iraunkor bat, udalatzainen gaueko zaintza txanda bat eta beste polizia batzuekin adostutako elkarlanerako protokolo bat. Horrez gainera, toki estrategikoetan argiztapena ipintzeko ere eskatun dute.
Azken udalbatzarrean EAJk aspaldian \"enpresa, denda, baserri eta tebernetan lapurretek gora\" egin dutela nabarmendu zuen. Eustat-ek sasoi batean argitaratutako datuen arabera Elorrio \"delinkuentzia tasarik baxuenetakoa zuen herrian zen, baina susmoa dugu egoera hori aldatu egin dela\", adierazi zuen Ana Otaduik.
[img]http://www.anboto.org/images/8700/8729/1.jpg[/img]