Elorrioko Sagastizabal denda saritu dute Bilboko Komertzio Ganbaran

Anboto 2011ko urt. 20a, 09:40

Bilboko Komertzio Ganbarak antolatu duen XXVII. Erakusleihoen Lehiaketan Pedro Sagastizabalen Elorrioko Sagastizabal dendari diploma bat eman diote.

Bilboko Komertzio Ganbarak antolatu duen XXVII. Erakusleihoen Lehiaketan Pedro Sagastizabalen Elorrioko Sagastizabal dendari diploma bat eman diote. Zuri kolorez atondu zuten eskaparatea, elurra, hainbat neurritako hartz polarrak eta Gabonak iragartzen zituen bestelako apaindurekin: \"Eskaparate osoa puntu zuriz apaindu genuen, barruan elurra egin izan balu bezala. Ondoren, hartzak, trineoak… atondu genituen, denak zuriak, eskaparateari osotasun bat eman guran.Egia esanda, oso pozik gaude eman diguten sariagaz\", adierazi du Sagastizabal dendako Ana Deskargak. Bilboko Campos Eliseos Teatroan egindako sari banaketan beste hainbat sari ere banatu zituzten. Guztira Bizkaiko 38 herritako 690 komertziok parte hartu dute aurtengo aldian; hauxe izan da lehiaketa antolatzen duten 27 urteetan parte hartzailerik gehien izan duten aldia. [img]http://www.anboto.org/images/8700/8727/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!