Lapurreten kontra neurriak hartzeko eskatu du Elorrioko EAJk

Anboto 2010ko abe. 21a, 10:00

Azken aldian lapurretak gehitu direla-eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoaren arteko kolaborazio hitzarmena posible litzatekeen aztertzea proposatu du.

Azken aldian lapurretak gehitu direla-eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoaren arteko kolaborazio hitzarmena posible litzatekeen aztertzea proposatu du. Azken udalbatzarrean EAJk aspaldian \"enpresa, denda, baserri eta tebernetan lapurretek gora\" egin dutela nabarmendu zuen. Eustat-ek sasoi batean argitaratutako datuen arabera Elorrio \"delinkuentzia tasarik baxuenetakoa zuen herrian zen, baina susmoa dugu egoera hori aldatu egin dela\", adierazi zuen Ana Otadui EAJko zinegotziak. Horren aurrean jardunbide posible bi aipatu zituen. Batetik, udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren artean protokolo hitzarmen bat sinatzea proposatu dute, udaltzaingoaren lan ordutegitik kanpora zainketa ardura Ertzaintzak hartu dezan. Hori posible ez balitz udaltzaingoan gaueko txanda ipintzea posible den aztertzea eskatu zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!