Eguenean izan zen lapurreta, eta Ertzaintzak zapatuan atzeman zuen 21 urteko gaztea.
Eguenean izan zen lapurreta, eta Ertzaintzak zapatuan atzeman zuen 21 urteko gaztea.
Arrasateko gasolindegi batean jazo zen lapurreta. Gizonezko batek, kotxeko depositua bete eta ordaintzeko unean, beharginari aizto bat atera zion, diru guztia emateko eskatuz. Langileak lokaleko bulegoan sartzea lortu zuen, eta lapurrak alde egin zuen ezer hartu barik -40 euro gasolinatan soilik-.
Ertzaintzak azaldu duenez, ikerketa abiatu eta zapatuan atxilotu zuten Elorrion ustezko delitugilea, 21 urteko gaztea. Atxilotuak ez zuen aurrekari penalik.