Azterketa batek erakutsi duenez, San Roke ermita termitek erasanda dago eta \"lehen bai lehen\" horren kontrako tratamendua egingo diote Niko Moreno alkatearen esanetan.
Azterketa batek erakutsi duenez, San Roke ermita termitek erasanda dago eta \"lehen bai lehen\" horre kontrako tratamendua egingo diote Niko Moreno alkatearen esanetan.
Elorrioko kanposantuan dagoen San Roke ermitan termitak agertu dira eta Udalak Durangoko TSA enpresari esleitu dizkio urgentziazko tratamendurako lanak. Orain hile bi ohartu ziren ermitako zurezko egituran termitak zeudela eta gerora egindako azterketak tratamendua beharrezko zela erakutsi dute.
Ermita ez dute itxi ez omen duelako erortzeko arriskurik, baina taramendua \"lehen bait lehen\" egitea komenigarria dela dio azterketak, San Roke urtean erabilerarik handiena duen ermita delako: \"Ez da Elorrion balio historikorik handiena duen ermita, baina balio funtzional handiena duena bai, kanposantuan dagoenez urtean zehar jenderik gehien batzen duena delako\", adierazi du alkateak.
Durangoko TSA enpresak 12.600 euroan burutuko ditu lana eta aste bian egitea itxaroten dute.