Prozesu konkurtsalean dagoen Fytasan, ELAk gehiengo sindikala lortu du

Anboto 2010ko aza. 12a, 13:43

Hauteskunde sindikalean ELAk gehiengoa lortu du; bitartean, negoziazioan ez dute pausu berririk eman.

Hauteskunde sindikalean ELAk gehiengoa lortu du; bitartean, negoziazioan ez dute pausu berririk eman. Prozesu konkurtsalean murgilduta dagoen Fytasa-Dutcilor enpresan hauteskunde sindikalak egin zituzten martitzenean. CCOOk gehiengo sindikala galdu du, eta orain ELAk du ordezkari gehien; hiru, hain zuzen (88tik 47 boto). CCOOk eta LABek ordezkari bana dute (19 eta 11 boto, hurrenez hurren). ELAko ordezkari Mikel Elizburuk langileek eurengan ipinitako konfiantza eskertu du. Bitartean, lan baldintzen gaineko negoziazioak etenda daude. Astelehenean amaituko da negozio epea eta, oraingoz, ez dago adostasunik. ELAk bideragarritasun plan baten beharra azpimarratu du, \"enpresaren biziraupena langileen soldatekin bakarrik ezin daitekeelako salbatu\", diotenez: \"Abendurako eskaerak badaude, baina urtarriletik aurrera zer dagoen ez dakigu. Etorkizuna bermatuko duen azterketa behar da\". Astelehenean ados ipini ezean, ez dute mobilizaziorik baztertzen, ezta grebarik ere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!