Atxilotu bi, ustez enpresa batean lapurtzen saiatzeagatik

Anboto 2010ko aza. 8a, 12:12

Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen domeka gauean Elorrion. Batek deskarga elektrikoa jaso du, eta ospitalera eroan behar izan dute, larri.

Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen domeka gauean Elorrion. Batek deskarga elektrikoa jaso zuen, eta ospitalera eroan behar izan zuten, larri. Gaueko 22:00ak aldera SOS Deiak-ek 112tik deia jaso zuen, pertsona bat furgoneta batean Bilborantz zera,matela eta laguntza behar zuela esanez. Anbulantzia bategaz irten eta Abadiñon lagun hori hartu zuten larrialdi zerbitzuetakoek. Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Ertzaintzak ikerketa abiatu, eta Elorrioko industrialde batean gertatutako argitu zuen. Zauritua eta bere laguna, enpresa bateko kobrezko kablea lapurtzen saiatu ei ziren. Manipulazioan, batek deskarga bortitza jaso zuen, eta egoera larrian dago. Ustezko bi lapurrak atxilotu zituzten ertzainek. Zaurituak Gurutzetako erredura handien unitatean jarraitzen du, larri.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!