Gaur hasiko dira Txantxibiri kalea eraberritzeko lanetan

Anboto 2010ko aza. 8a, 08:00

Herriko plazatik Berri-Otxoa kalean gora doanak ezingo du obrak egiten ari diren zonaldetik pasatu, eta trafikoa San Juan kaletik bideratuko dute.

Gaur hasiko dituzte Txantxibiri deitzen dioten kaleko lanak. Lasuen enpresak 30 asteko exekuzio epea du Zumelegi Egoitzatik Otsa kale kantoirainoko urbanizazio eta peatonalizazio-lanak egiteko; bien bitartean inguru horretako trafikoak aldaketak jasango ditu. Herriko plazatik Berri-Otxoa kalean gora doanak ezingo du obrak egiten ari diren zonaldetik pasatu, eta trafikoa San Juan kaletik bideratuko dute. Berez, San Juan kalea Berrio-Otxoara sartzeko erabili izan da; beraz, lanek dirauten bitartean noranzkoa aldatu egingo diote eta Berrio-Otxoatik irteteko bakarrik balioko du. Era berean, San Juan kalera sartu gura duenak, zeharbide bat erabili beharko du Ibaiondo eta Azpikoerrota kaleetatik. Orain norabide bikoitza duten kale horiek norabide bakarrekoak izango dira 30 astean. Aste honetan galtzaden eta aparkalekuen seinaleztapena eta pintaketa hasi dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!