Iraileko soldatak oraindik kobratu ez dituztelako kexu dira Ductilor-Fytasan

Anboto 2010ko urr. 29a, 13:27

Manu Fernandez ELAko ordezkariak salatu duenez, \"langileek oraindik ez dute iraileko soldatarik kobratu eta udako aparteko soldata oraintsu jaso dute\".

Joan zen astetik Ductilor-Fytasa enpresaren parean pankarta bi ikusi daitezke. Biak soldaten ingurukoak dira. Izan ere, Manu Fernandez ELAko ordezkariak salatu duenez, \"langileek oraindik ez dute iraileko soldatarik kobratu eta udako aparteko soldata oraintsu jaso dute\". Gainera, Fernandezen arabera, \"soldatak %13 jaisteko asmoa ere badago\". Atzo konkurtso administrazioagaz egindako batzarrean horixe izan zuten eskakizun nagusia, izan ere, \"langile batzuk larri dabiltza, soka luzea dakarren kontua delako eta dagoeneko aurreztutakoa amaitzen ari zaielako\". Fernandezen arabera, \"urtean ordu gehiago lan egiteko eta libre ditugun egun batzuetan lanera etortzeko ere eskatu dute. Horrez gainera, langileen %50eko enplegu erregulazioa ere proposatu dute. Langileen aldetiko protestak aspaldikoak dira Ductilor-Fytasan. 2009ko abenduan manifestazioa egin zuten Elorrioko kaleetan eta otsailean udal batzarrak aho batez elkartasuna erakutsi zien langileei mozio bidez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!