Atzo zabaldu zuten eraberritutako udal kiroldegia

Anboto 2010ko urr. 25a, 12:02

Hile bian itxita egon ondoren, igerilekuko aldageletako zein gimnasioko eraberritze lanak amaitu dituzte.

Hile bian itxita egon ondoren, igerilekuko aldageletako zein gimnasioko eraberritze lanak amaitu dituzte. Gainera, asteon kiroldegiko jarduerak dohainik probatzeko aukera eskainiko dute bazkideentzako zein bazkide ez direnentzako. Astelehenean, martitzenean eta eguaztenean, besteak beste, igerilekua, gimnasioko azpiegiturak eta squash-a dohainik probatu daitezke. Eguaztenean eta eguenean, berriz, spinning, pilates eta aerobic eta mantenimendu gimnasian lako saioetan parte hartu ahalko da ezer ordaindu barik. Ikastaro horiek azaroan hasiko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!