Txantxibiri kaleko jaiak ospatuko dituzte gaur

Anboto 2010ko urr. 2a, 11:00

Gaur Txantxibiri deitzen zaion kaleko jaiak ospatuko dituzte. Egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte antolatzaileek.

Gaur Txantxibiri deitzen zaion kaleko jaiak ospatuko dituzte. Egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte antolatzaileek. Goizean zehar, txistularien musikak lagunduta, poteoa egingo dute kalean zehar. 14:00etan galaz edo baserritarrez janzteko proposatu dute, kalearen inaugurazioa egiteko. Trikitixa eta aurreskuak girotuko dute eguerdia. 15:00etan etxetik lapikoa ekarri eta kale-bazkaria egingo dute; ardoa eta mahaiak egokituko dituzte, eta bertsolariek saioa eskainiko dute. Bazkalostean umeentzako jolasak egingo dituzte. Arratsaldeko 19:30etik aurrera, Nicolas Gardokik erromeria eskainiko du bertaratzen direnei dantzarako gonbita eginez. 20:00etan, iazko lehenengo aldian arrakasta izan zuen tortilla lehiaketa egingo dute; 20:30 inguruan tortillak dastatuko dituzte. Iazko aldian 14 bat tortilla aurkeztu zituzten lehiaketara. Jaiei amaiera emateko, 21:30ean, zezen suzkoa egongo da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!