Bihar Errebonbillo Eguna ospatuko dute Elorrion. Ohiturari eutsiz, goizaldean kalejirak girotuko du eta arratsaldea txistu kontzertuak, alardeak eta arkume-janak.
Bihar Errebonbillo Eguna ospatuko dute Elorrion. Ohiturari eutsiz, goizaldean kalejirak girotuko du eta arratsaldea txistu kontzertuak, alardeak eta arkume-janak.
Goizeko bostetan kalejiran irtengo dute: Udaletxetik abiatu, Erreka, Txanberi eta Elgetarako bideko aldatsaren ondoan dagoen gurutze paretik pasatu, eta alkatearen etxean gosalduko dute. Txapliguak bota eta ederto jan ondoren, plazara bueltatuko dira.
13:30ean Durangaldeko txistulariek kontzertua eskainiko dute Herriko Plazan. Guztira, sei pieza joko dituzte: Errebonbillo, Amaia, Erromerian, Euskal musikaren gorespena, Hiru itsas doinu, En el monte Gorbea eta Txantxibiri. Eleder Iturrieta izango da kontzertuko zuzendaria eta Durangaldeko txistulariez gainera, Eneritz Elgezua, Irene Lasa, Fernando Alsasua eta Ismene Uriarte abeslariek eta Carlos Sánchez tronpetariak, Josu Otsotorena tronboi-jotzaileak eta Koldo Izagirre bonbardinoak ere parte hartuko dute.
Ondoren, urtero legez, 17:00etan errebonbilloek alardea egingo dute (14 errebonbillo, hiru txistulari eta kapitaina batuko dira), eta segidan dantza erakustaldia eskainiko dute.
Errebonbillo Egunari amaiera emateko, 18:30ean, arkume jana egingo dute. Iaz 1.000 pintxotik gora banatu zituzten.