Gante-ko (Belgika) Apelazio Epaitegiak Luis Mari Zengotitabengoa Elorrioko euskal presoa Espainiaratzeko erabakia hartu du, defentsaren helegitea baztertuta.
Gante-ko (Belgika) Apelazio Epaitegiak Luis Mari Zengotitabengoa Elorrioko euskal presoa Espainiaratzeko erabakia hartu du, defentsaren helegitea baztertuta.
Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako eskaeratik dator sententzia. Defentsa abokatuak beste helegite bat sartzeko aukera du, eta kasu horretan, epaitegiak bi asteko epea izango luke erabakia hartzeko.
Zengotitabengoa abuztuaren 21ean atxilotu zuten Ostenden (Belgika), etakidea dela egotzita. Berak ukatu egin du ETAko kideaa dela. Urtarrilean lehergaiz beteriko furgoneta bategaz zerikusia duela uste dute poliziek. Brujasko kartzelan dago elorriarra.