Ekitaldiz josirik dator gaurko eguna Ferixa Nausikoetan.
Ekitaldiz josirik dator gaurko eguna Ferixa Nausikoetan.
Eguenean Zornotzan hasi zuten Durangaldeko Gazte Martxa, eta Durangon zein Berrizen hainbat ekitaldi gauzatu ondoren, gaur Elorrion amaituko dute Gazte Egunagaz bat eginez. Hain zuzen ere, normalean Gazte Eguna eguenean antolatzen da, baina aurten domekara aldatu dute Gazte Martxagaz bat egin dezan.
Durangon eta Berrizen egindako geldialdietan hitzaldiak, film emanaldiak eta musika kontzertuak egin dituzte, besteak beste. Gaur goizean Berriztik irten eta 11:30ean harrera egingo diete txosnagunean; 12:30ean poteoa egingo dute txosnagunetik hasita. Ondoren, 14:30ean, Gazte Eguneko bazkaria egingo dute elizpean. 17:30ean, berriz, poteo herrikoian irtengo dira, tabernaz taberna eta txosnaz txosna.
Sukalki Eguna ere ospatuko dute gaur Aldatzekuan. Arratsaldean, 19:00etan hasita, kantaldi ibiltarian irtengo dira Tanger tabernatik, Alkartu elkartean eta Urarka kalean zehar, elizpean amaitzeko.
Aurten lehenengoz antolatu duten karrozen jaitsierak ere emango du zeresana. Iaz hainbat karroza ikusi ahal izan ziren kaleetan, eta aurten herritarrak animatu eta ekimen ofizial moduan antolatzea erabaki dute. Gauean, 22:30etik aurrera, Kalerik kale eta Pandemia kale animazioak, eta Arkada Social eta Des-kontrol taldeen kontzertuak egongo dira.
IRAILAK 11, Zapatua
Sukalki eguna eta Gazte eguna
08:00 Aldatzekuan: Sukalki Eguna. Izen-ematea eta erreserbak. Iturrizoro elkarteartea
Goizean Gazte martxari harrera eta luntxa
11:30/17:00 Jolas-parkea. Arriola kalean (ume txikiak), Urarkan (umeak), Frontoian (gaztetxoak)
14:30 Gazte eguneko bazkaria. Ondoren, poteoa taberna eta txosnetatik.
16:30-17:30 Kiroldegian: Futbito partidak. Buzkantz Futbol Kirol Elkartea.
17:00 Aldatzekuan: Erromeria. BENTAZAHARREKO MUTILAK.
19:00 Kantaldi iblitaria. 1-Tanger, 2-Alkartu, 3-Urarka, 4-Elizpea. BENTAZAHARREKO MUTILAK.
18:00 Herriko plazan: Txokolatada. La Esperanza Nagusien Elkartea.
28:30 Karroza jaitsiera. Izen ematea Irailak 3 baino lehen. Dirulaguntza egongo da!
18:45 Herriko plazan: DJ Oihan Vega (Euskadi Gaztea)
22:00 Probalekuan: XLVII. Idi-proba Txapelketa
22:30 Plazan: Kale animazioa suaz. PANDEMIA + KALERIK KALE
22:30 Txosnagunean: Kontzertua. ARKADA SOCIAL + DES-KONTROL
23:30 Urarkan: Berbena. HOR KONPON