XXVII. aldia beteko du Elorrioko Abere eta Nekazaritza Azokak. Ohiko legez, deneriko produktuen erakusleiho bihurtuko da Ferialekua.
XXVII. aldia beteko du Elorrioko Abere eta Nekazaritza Azokak. Ohiko legez, deneriko produktuen erakusleiho bihurtuko da Ferialekua.
Abereei dagokionez, nobedade bat dago: urtero etorri ohi zen abeltzain bat ez da etorriko, eta haren tokia hartuko duen baserritar elorriarrak dozena bat txerri eta kapoiak erakutsiko ditu. Beraz, inoiz baino abere eskaintza zabalagoa egongo da aurten.
Guztira, nekazaritzari dagozkion 66 stand ipiniko dituzte; urtero egon ohi den kopurua, gutxi gorabehera. Jatorriari dagokionez, stand gehienak Bizkaitik eta Gipuzkoatik etorritako nekazari edo artisauek ipiniko dituzte. Horietako hainbat Durangaldekoak dira; Elorrio, Iurreta, Abadiño eta Otxandiokoak, besteak beste. Gizpuzkoak ere ordezkaritza zabala izango du; esaterako, Bergara, Arrasate eta Usurbiletik etorriko dira euren produktuak erakutsi eta saldu guran. Arabako postu bat ere egongo da; Laudiokoa, hain zuzen ere. Aurtengo aldian Nafarroako ordezkaritzarik ez da izango.
IRAILAK 5, Domeka Ferixa Eguna
10:00 Feriagunean: XXVII. Abere eta Nekazaritza Azoka. Animatu eta zatoz baserritar jantzita!
17:30 H.Azkarate frontoian: Esku pilota partiduak. Berrio-Otxoa Pilota Eskola.
18:30 Herriko plazan: Munduko dantzak eta musikak. SBANDERATORI (Italia). Kalejira.
19:30 Aldatzekuan: Bilbainadak eta Habanerak. GAUPASA taldea.
20:00 Mariachi-ak kalerik kale
22:30 Herriko plazan: Suzko zezena. Errugbi taldea
23:00 Plaza/Elizpea: Noche Mariachi