Futbol jokalariak txupinazorako prest

Anboto 2010ko ira. 4a, 12:00

Gaur hasiko dira ofizialki Ferixa Nausikoak. Txupinazoaren ostean danborrada eta musika nagusituko dira.

Gaur hasiko dira ofizialki Ferixa Nausikoak. Txupinazoaren ostean danborrada eta musika nagusituko dira. Taldeak pozik hartu du albistea. Protagonismoa jokalarien esku utziko dutela azaldu digu Javier Agirre taldeko presidenteak. Gaineratu duenez, jaien hasieran esango dituzten berbak futbolariek erabakiko dituzte. Elorrioko lehenengo taldean 25 jokalarik goren mailari aurre egingo badiote ere, beste mailetakoekin batera 125 jokalarik dihardute. Dagoeneko entrenatzeari ekin diote. Taldea bere horretan mantenduko duten arren, denboraldi berrirako jubeniletako bi jokalari hartuko dituzte. Elgoibarren jokatzen ibili den Munitis eta Berrizen jardun duen Eguren fitxatu dituzte taldea indartzeko. Angel Diaz de Cerioren mutilek kategorian egonkortu eta postu on bat eskuratzea dute helburu. Oinarri ona dutela diote elorriarrek. Elorrio futbol taldeko lehenengo taldeak goren mailan jokatuko du denboraldi honetan. Denboraldiko lehenengo partidua irailaren 18an jokatuko dute. Jaietan, baina, irailaren 7an, Bilbao Athleticen kontra lagunarteko partiduan lehiatuko dira. Partiduan batutako dirua Kainaberak Ciudad Bolivarren (Kolonbia) baztertuta bizi diren eta premia bereziak dituzten umeentzako erreabilitazio proiektura bideratuko dute. GAURKO EGITARAUA: IRAILAK 4, Zapatua 11:30/17:00 Jolas-parkea. Arriola kalean (ume txikiak), Urarkan (umeak), Frontoian (gaztetxoak) 19:00 Auzoetatik plazara: Txaranga. Los Pasai (Kulotxa), Ardoa Barrura (G.Begoña), El Despiste (Berrio-Otxoa) 19:00 Herriko plazan: Buruhandiak eta erraldoiak. Ondalan Konpartsa 20:00 Herriko plazan: Txupinazoa (Mailaz igo den futbol taldeko jokalariak eta teknikariak). Entzerru txikia. 23:00 Herriko plazan: Danborrada 23:00 Urarkan: DJ (60-70-80-90 hamarkadak). 00.00 Kalejira 00:15 Urarkan: Berbena, Gure bizitzako kantak eta balleta. 01:00 Gaztetxean: Kontzertuak: KAÑERIA 13 + DISORDERS.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!