Aukera Azoka eta Raimundo Amador, motorrak berotzeko

Anboto 2010ko ira. 3a, 09:55

Bihar izango da jaietako txupinazoa, baina gaurko ere hainbat ekitaldi eratu dituzte.

Bihar izango da jaietako txupinazoa, baina gaurko ere hainbat ekitaldi eratu dituzte. Gaur hasiko dituzte Ferixa Nausiko jaiak. Esate baterako, goizean goizetik iluntzeko 20:00 arte Aukera Azoka antolatu du Elorrioko Merkatarien Elkarteak basilikako arkupeen. Urtero legez, denetariko standak ipini dituzte kiroldegiko luze-zabalean: janaria, gaztetxoentzako zein helduentzako arropak, lurrinak … Guztira, 15 stand inguru atondu dituzte, eta erakusten dituzten produktuak ohi baino merkeago erosteko aukera izango du bertaratzen den bisitariak. Azokari lagunduz, goizean, 11:00etatik 13:00etara globofexia saioa egongo da gaztetxoentzat eta arratsaldean, 17:30etik aurrera aparraren jaia egingo dute. Gaurko gainerako ekitaldien artean, 23:00etatik aurrera txosnetan egongo diren kontzertuak bereiztu behar dira: Gheto eta Puro Chile taldeen ondoren Raimundo Amadorrek joko du. Euskal Herrian ez ditu kontzertu asko ematen kitarrajole ezagunak, eta aukera bikaina izango dute zaletuek bere arrakastak zuzenean entzuteko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!