Bihar hasiko dituzte Elorrioko jaiak, indartsu hasi ere, Raimundo Amadorren kontzertuagaz. Egitaraua
Bihar hasiko dituzte Ferixa Nausiko jaiak. Bihar, esate baterako, goizean goizetik iluntzeko 20:00 arte Aukera Azoka antolatu du Elorrioko Merkatarien Elkarteak basilikako arkupeen.
Urtero legez, denetariko standak ipini dituzte kiroldegiko luze-zabalean: janaria, gaztetxoentzako zein helduentzako arropak, lurrinak … Guztira, 15 stand inguru atondu dituzte, eta erakusten dituzten produktuak ohi baino merkeago erosteko aukera izango du bertaratzen den bisitariak. Azokari lagunduz, goizean, 11:00etatik 13:00etara globofexia saioa egongo da gaztetxoentzat eta arratsaldean, 17:30etik aurrera aparraren jaia egingo dute.
Biahrko gainerako ekitaldian artean, 23:00etatik aurrera txosnetan egongo diren kontzertuak bereiztu behar dira: Gheto eta Puro Chile taldeen ondoren Raimundo Amadorrek joko du. Euskal Herrian ez ditu kontzertu asko ematen kitarrajole ezagunak, eta aukera bikaina izango dute zaletuek bere arrakastak zuzenean entzuteko.
Zapatuan, 19:00etan, auzoetatik plazara etorriko dira txarangak: Los Pasai, Ardoa Barrura eta El Despiste txarangek parte hartuko dute. Segidan, txupinazoa jaurtiko du futbol taldeak. Domekan, besteak beste, abere eta nekazaritza azoka egingo dute Feriagunean