Gaur eta bihar San Agustin auzoko jaiak ospatuko dituzte. Jaiei gaur, 18:00etan, emango diete hasiera txopoa goratzen dutenean.
Gaur eta bihar San Agustin auzoko jaiak ospatuko dituzte. Jaiei gaur, 18:00etan, emango diete hasiera txopoa goratzen dutenean.
Ondoren, ginkana herrikoia egingo dute. Umeentzako molto lasterketa ere egongo da. Egunari trikitilariekin eta auzo afarian emango diote errematea.
Zapatuan, eguerdiko mezaren ondoren, Betsaide dantza taldeak saioa eskainiko du. Ondoren, auzo bazkarian batuko dira. Bazkalostean mus txapelketari ekingo diote, 17:00etan umeentzako jolasei eta 18:00etan Zaki magoaren magia erakustaldiari. Azkenik, Luhartzen doinuek alaituko dute iluntzea.