25 gazte Saharara joateko dirua batzen

Anboto 2010ko uzt. 16a, 10:12

Elorrioko Institutuko eta Txintxirri ikastolako 25 bat gaztek abenduan Saharara joan gura dute, hango bizimodua ezagutu eta kultura elkartrukea egiteko.

Elorrioko Institutuko eta Txintxirri ikastolako 25 bat gazte ekimen berezia prestatzen dabiltza. Abenduan Saharara joan gura dute, hango bizimodua ezagutu eta kultura elkartrukea egiteko. Horretarako, bidaia finantzatzen lagunduko dien dirua batzen hasi dira. Abenduaren 3tik 10era joan gura dute Saharara 15-16 urteko gazteek. Bidaia \"ilusio handiz\" prestatzen ari direla dio Udane Astobitza Txintxirri ikastolako ikasleak: \"Esperientzia berria da, eta gogoz hartu dugu\". Saharan hango errealitatea ezagutzeaz gainera, kultur elkartrukerako hartu-emanak ere sortu gura dituzte: \"Oraindik ez dugu guztiz zehaztu zer egingo dugun, baina euren kulturaren berri jaso eta guk geurearen berri ematea da asmoa: Horretarako, dantzak, jokoak, tailerrak… egin gura ditugu\", adierazi du Leire Agirreazaldegi Elorrioko Institutuko ikasleak.

Gaur kamisetak salgai

Gaur, 22:30ean, Musikaire programaren barruan, Saharako abeslari Aziza Brahimek kontzertua eskainiko du plazan, eta emanaldi hori baliatuko dute stand bat egokitu eta bertan kamisetak eta pastelak saltzeko. Kamisetetan \'Sahara\' berba euskaraz ageri da eta \'Elorrio\' saharar hizkuntzan. Horrez gainera, dirua batzeko itsulapikoak ere ipini dituzte herriko hainbat taberna eta komertziotan. [img]http://www.anboto.org/images/7900/7999/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!