Maiatzean gose greban egon ostean, Portugalen preso dagoen elorriarrak berriro ere protestari ekin zion uztailaren 10ean.
Maiatzean gose greban egon ostean, Portugalen preso dagoen elorriarrak berriro ere protestari ekin zion uztailaren 10ean.
Preso moduan dagozkion eskubideen alde dihardu gose greban. Familiak bakarrik bisitatu dezake, eta aurrez-aurreko bisitak bere bikoteagaz soilik baimendu dizkiote. 24 orduak isolatuta ematen ditu; 23 zeldan.
Astean telefono dei bi egiteko aukera dauka, eta ez diote ikasketak burutzen utzi. Aurrez-aurrekoen ondoren, odol eta txiz analisiak egiten dizkiote. Ez diote izaera politikoa onartzen, eta greban dagoenetik liburutegira edota gimnasiora joatea debekatu diote.